Poesia kaiera
Poesia kaiera
Cesare Pavese
itzulpena: Ion Olano Carlos
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-27-3
Cesare Pavese
1908-1950
 
 

 

[Lurra eta heriotza haiz]

 

Lurra eta heriotza haiz.

Hire urtaroak ditun iluntasuna

eta isiltasuna. Ez zagon deus bizirik

hi baino urrunago dagoenik

egunsentitik.

Iratzartzen ari haizela dirudielarik

ez haiz oinazea besterik,

hire begietan eta odolean zagon

baina hik ez dun sentitzen. Bizi haiz

harri bat bizi den gisa berean,

lur gogorraren gisan.

Eta ametsek janzten haute

mugimenduek intziriek

hi ohartu gabe. Oinazea

aintzirako uraren antzera

irrikatsu zagon eta inguratzen hau.

Ur gaineko zirkuluak ditun.

Hire burua uzten dun desagertzen.

Lurra eta heriotza haiz.