Berriro haragiz jantzi
Iñaki Pérez Beotegi-ri
Bazkaloste aspergarrian
eskua luzatu dinat
txalupa nagi bat, aterpe eske, bezala;
hik, aldiz, hondartza abegikorren partez,
itsasertzik malkartsuenak
eskaini dizkidan
behin eta berriz...
Hil ondoan, arimak, zenbaitek diotenez,
haragiz jantziko balira ostera ere
eta jainkoek gu biok nahi bagintuzte
bortizki gaztigatu,
ni umezain egingo nindiketen
edo etxeko andre, agian,
baina hi, dudarik gabe,
Bangkok-eko puta.
w2000