Izarrez maitemindurik
armiarmak
bere sarea josi zuen
gauaren aurrean.
Pentsatzen zuen
izarrak
eroriko zirela
ipurtargiak
balira bezala.
Baina izarrak
ez ziren erori.
Eta han geratu zen gure armiarma,
gauaren aurrean,
ortziari begira,
ihintzak
harietan malkoak
eskegitzen zituen
bitartean.
Zilarrezko katez loturik
bere izpiak zituen
izar bakartia.
w1985