Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-37-1
Luigi Anselmi
1954, Bilbo
 
 

 

Inguruan ditugun

otsoek peto-peto

so egiten digute.

Haien begi gartsuak

gure ikara gorria

islatzen deneko

ispiluak dirade.

Haien giharrak estu,

tenk, atezuan daude;

gezia erauzi hurran

dagoen arranbela

baten korda iduri.

Aiztorik zorrotzenak

herioak gorde ditu

haien irribarrean

 

Hemendik edonora

ihes egin nahi genuke,

baina gure haragi

mardul, dardarakorra

hagin zorrotz horiekin

maitemindurik dabil.