Gustatuko zitzaidakeen
ateak itxi gabe
bizitzea.
Nire etxean zehar
lagunen joan-etorriak
ikustea.
Gustatuko zitzaidakeen
hormarik gabeko etxe bat
eraikitzea.
Eguzki argitan
ene liburuak irakurtzea.
Eta lokartzerakoan
ardien ordez
izarrak zenbatzea.
Baina nire atea
irekita utzi nuen
eta lapurrak sartu zitzaizkidan
altxorrak ostera.
Etxeari hormak kendu nizkion
eta sabaia erori zen
gauza guztiak zapalduz.
Horregatik
nahiz eta
leku guztietako lagunak maite
Nahiz eta
ene auzokoen hizkuntzak jakin
Nahiz eta
betidanik gerla arras gorroto,
ez ditut
nire herriaren mugak
ezabatuko.
w1985