Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-37-1
Luigi Anselmi
1954, Bilbo
 
 

 

Ispiluaz bestaldean

usoak beltzak dira,

beleak dira txuri,

lehoia umil, ardiak

krudel eta otsoa otzana.

Ispiluaz bestaldean

tximeleta zoroak

suaren adarretan

pausatu egiten dira

eta armiarmek dituzte

ferekatzen euliak.

Zoriontsuak ispiluaz

bestaldeko txoriak

zeren kaioletako

horma krudel guztiak

gardenak diren eta

teilatuak urdinak...

 

w1985