Hiri mortua (1)
(...) O miselle passer!
tua nunc opera mea puellae
flendo turgiduli rubent ocelli
Cat., III
(...) dimisit columbam ex arca. At illa venit
ad eum ad vesperam, portans ramum olivae
viventibus follis in ore suo.
Biblia Vulgata / Genesis, VIII, 10-11
Leihoa irekita, goizero askatzen ditut
ene begietako txori goseak.
Luzaro ibiltzen dira hegaz airean gaindi
txolarre eta usoekin batera.
Arratsaldean, baina, beti itzultzen dira
goibel eta unaturik atzera,
mokoan primadera iragarriko zuen
oliba adar batño bat ez dutela.