Ez dakit
beste batekin egongo ote zaren
edo bakarrik agian.
Ez dakit
nitaz oroituko ote zaren
edo denboraren suak
errauts bihurtuko nauen
zure buruan.
Ez dakit
bizi ote zaren
edo marmolezko hilarri baten azpian
datzan zure gorpua.
Ez dakit... eta gainera
bost axola zait
ardo gozo hau
edaten laguntzeko
beste norbait
dudan artean...