Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tamariza eta pikondoa I (amodio galduak)
Tamariza eta pikondoa II (denboraren marka)
Egunen batean beharko dugu pausatu
Gure uharteak iazko xarma ia dena galdu du
Yoknapatawpha-ko kondat-herrian
"Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa"
Itsas aurrean egin nuen ametsa
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tamariza eta pikondoa I (amodio galduak)
Tamariza eta pikondoa II (denboraren marka)
Egunen batean beharko dugu pausatu
Gure uharteak iazko xarma ia dena galdu du
Yoknapatawpha-ko kondat-herrian
"Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa"
Itsas aurrean egin nuen ametsa
Diptikoa
Gauaren lekuneak haizez hanpusturik zeuden
edo eurijasen harrabotsez
edo ur ugarien zalapartez
edo trumoi hotsez
gauaren lekuneak desmemoriaren lurretan
barneratzeko errepidez
beterik zeuden
gauaren lekuneak lehorte handietan
ez ur zaratarik
ez haize burrunbarik
ez murmuriorik
ez erezaren etsipenez beterik daude
gauaren lekuneak egunaren polizia zakurrek
inbaditu dituzte
eta hainbeste pazientziaz
bildutako desoroitzapen metak
haginka xehatu dituzte
harrezkero
gauaren zabala zakurren zaunka errabiatuez beterik dago.
w1973