Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tamariza eta pikondoa I (amodio galduak)
Tamariza eta pikondoa II (denboraren marka)
Egunen batean beharko dugu pausatu
Gure uharteak iazko xarma ia dena galdu du
Yoknapatawpha-ko kondat-herrian
"Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa"
Itsas aurrean egin nuen ametsa
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tamariza eta pikondoa I (amodio galduak)
Tamariza eta pikondoa II (denboraren marka)
Egunen batean beharko dugu pausatu
Gure uharteak iazko xarma ia dena galdu du
Yoknapatawpha-ko kondat-herrian
"Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa"
Itsas aurrean egin nuen ametsa
Esperpento
Ihauteria da
eta ihauteri gauean
kale isiletan barna goazela
iparraldeko hiri handi honetan galdurik
burdelak ikusten
laurehun pezetakoak eta hirurehunekoak
gure poltsa urriarentzat nahikoa ehunekoak.
Denak dira emakumeak
eta gorputz usatuen xarma ustela bilatzen dugu.
Mauka ta mauka ar-emeak
izorkeria egiten eliza zaharreko pareta bazterrean.
Berdin da bakardade honetan
aurpegi ederrak hala itsusiak
emakume denen aurpegietan
halako animaliakeria sumatzen dut
zoramena aurpegi idorra mirada fijoa.
Ihauteria da ihauteri gaua
ta inork ez daki bakoitzaren bakardadearen berri.
Argi bakoitza itzalean hiltzen da
agonia isilean
nola Kristo profanatu hori biluzik
bide bazterrean hain desesperatuki etsia
agonian infernuetara jaitsia
hirugarren egunik gabeko Kristoa
sinesten dut.
Eta argiak milaka izanik ez dute argi egiten.
Tarteka gaua da jabe.
Hala gu hala gure bakardadean
ihauteri gaueko hirurak eta bost inguruan.
w1962 (Liège)