Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tamariza eta pikondoa I (amodio galduak)
Tamariza eta pikondoa II (denboraren marka)
Egunen batean beharko dugu pausatu
Gure uharteak iazko xarma ia dena galdu du
Yoknapatawpha-ko kondat-herrian
"Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa"
Itsas aurrean egin nuen ametsa

TX.E.ri
Paisaje pasarteak laino urratu gisa
burutik zaizkit iragan geldiro
zine mutua antzo oroimena hustu beharrez.
Gure etxea mueble gabe zegoen hustua
arima gabetua biluzia
haizearen ulua ozenago zedin
isla bitarte hartan.
Kaioek abiada handian agurtu ninduten
itsas gaineko zeru zolan joan-itzulietan
gris hitsean galdu bitartean.
Lokarri ikusezinaz inguratu ninduten
hegazti ankerrek inguruka ta inguruka
besteengandik bereizi ahaleginetan.
Oinazearen tantak etengabe zerien.
Isurtegia zen etxe guztia.
w1968