Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-30-4
Mikel Lasa
1938, Donostia
 
 

Hemen datza Popeye (Faulkneren oroitzapenez)

 

Popeye espetxeratu duten presondegiko patioan

ilunabarreko haize-boladak beldurgarri astintzen duen

paradisuko zuhaitz horren aldean

Pariseko UNESCOren jardineko Calderen mobilek

historia aurreko fosiltzarrak dirudite.

 

Eta, nor ausartuko ote UNESCOren zuzendariari

gorazarre egiten?

Eta nork eresi bat kantatuko ote dio

euren zerbitzari den Edozein-Edozer jaunari?

 

Baina Popeye hiltzaile beltza, presondegiko

leiho ondotik bere bizia eta heriotza

kantari dihardu eta berarekin batean

beste gaizkile beltz andana mixerablea

koru eginez,

euren herriaren patu txarrari garrasika:

 

          «Quat' jou' enco'! et alo'! y vont pend'

          le meilleu' ba' yton du Missisipi du No'!!»