Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tamariza eta pikondoa I (amodio galduak)
Tamariza eta pikondoa II (denboraren marka)
Egunen batean beharko dugu pausatu
Gure uharteak iazko xarma ia dena galdu du
Yoknapatawpha-ko kondat-herrian
"Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa"
Itsas aurrean egin nuen ametsa
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tamariza eta pikondoa I (amodio galduak)
Tamariza eta pikondoa II (denboraren marka)
Egunen batean beharko dugu pausatu
Gure uharteak iazko xarma ia dena galdu du
Yoknapatawpha-ko kondat-herrian
"Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa"
Itsas aurrean egin nuen ametsa
Aquariumedo itsaspeko herria
Ene begietan euria
itsas gainean langarra.
Mundutik aparte
itsaspeko herri honetan
uhinak uhinen ondotik
hutsuneak izugarrizko
tarteak irekitzen
oraina eta geroaren
bien bitartean.
Otoi esadazu maitea
pausa une honetan non
aurkitzen garen. Mundua
mundu den edota
miliunka esferen artean
zeinen baitan gauden gu
zu eta biok bakarrik maitea.
Bizitza bi memoria
galduen arteko
leize bat dela dirudi.
Ispilua hamar mila zatitan
erdibitu zaigu.
Amasabelean lez lurrunez
inguraturik bizi gara
itsaspeko herrian.
Hemen gizakiak
arrain bilakatu dira
metamorfosis luze baten ondoren
eta arrainak aldiz
giza begi soil besterik
ez dira gure gauaren erdian.
Bakarrik diote, masopak
mendebalerantz
ihesi joan direla,
faropeko harrien ondotik iraganaz...
w1969