Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tamariza eta pikondoa I (amodio galduak)
Tamariza eta pikondoa II (denboraren marka)
Egunen batean beharko dugu pausatu
Yoknapatawpha-ko kondat-herrian
"Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa"
Itsas aurrean egin nuen ametsa
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tamariza eta pikondoa I (amodio galduak)
Tamariza eta pikondoa II (denboraren marka)
Egunen batean beharko dugu pausatu
Yoknapatawpha-ko kondat-herrian
"Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa"
Itsas aurrean egin nuen ametsa
Gure uharteak iazko xarma ia dena galdu du. Tamarizak urritu egin dira mendiaren maldan. Ikusten diren bakanak errenkan ezarriak daude, lerro berdinetan, bidearen itzuli-mitzuliak oro jarraiki, pasieran dabiltzan neskame axolagabeen apaingarri. Deabruak baino libreago zirenak hain domatuak. Sorginak bezain berritsuak, sekulakotz isilduak.
Zain gaude, urrutira eramanen gaituen ontziaren zain, harraldeko oholdia bezala olatuen joan-etorrien menpean. Gure gogamenak ritmo bera du, ritmo tolesgabea, denbora eta nahimenari etena.
Bitartean berriketan jardun gara. Bost gara edo sei eserita itzalean, gelaren txoko ilunean...
Orain SAko izaroak bere xarma ia dena galdu du. Iaz, hain urruti gabe, lilurazko mundu aparta bat zen herriko mutilentzat. Mutilen aberri askatua zela zioten. Hara orduko ez zen herriko legea edo etxekoa nagusi, eurak euren fantasiaren gisa moldatutako kapritxozko legea baizik. (Berriz ere romantiko bat naizela esanen didate, romantikoen errugabeko naturaren mitoa berriztatzera natorrela, Rousseau eta Flauberten «éducation sentimentale» delakoaren barne-mina dudala, Robinson Crussoeren iratxoarekin nabilela berriro, asko dela e.a...)
Udazken amaierako eguntto bat zen, flakeziaz betea, xirimiriz hordi-hordi eginiko egun tentel horietakoa...
w1963