Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tamariza eta pikondoa I (amodio galduak)
Tamariza eta pikondoa II (denboraren marka)
Egunen batean beharko dugu pausatu
Gure uharteak iazko xarma ia dena galdu du
Yoknapatawpha-ko kondat-herrian
"Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa"
Itsas aurrean egin nuen ametsa
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tamariza eta pikondoa I (amodio galduak)
Tamariza eta pikondoa II (denboraren marka)
Egunen batean beharko dugu pausatu
Gure uharteak iazko xarma ia dena galdu du
Yoknapatawpha-ko kondat-herrian
"Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa"
Itsas aurrean egin nuen ametsa
Cesar Vallejo
...Bere poesiari darion hondorik gabeko tristura eta etsipena, jatorrizko kulturaren barne-sostenguak galdu dituen herriarena da. Azken aldian, imintzio eta espanturik gabeko rebeldia zen Vallejorena amildegi ertzean hutsuneari zuzendutako marmarra laua:
Parisen hilko naiz ekaitz egun batez
jadanik oroitzapenean dudan eguntto batean.
Parisen hilko naiz et' hal' ere ez dut alde eginen
ostegun batez bai, zeren bertsook idazten ditudan
ostegun honetan, ene besondoa proba gogorrean baitu ipini.
Egun bezain bakar ez naiz sekulan aurkitu
hainbeste bide ibili ondoren.
Cesar Vallejo hil da, denek zigortzen zuten
gizajoa hain otzana izan arren;
makilaka eta zigorrez lurperatu zuten
lekuko dira: osteguna eta besondoak,
euria, bakardadea eta bideak...
bai ostegun batez agian, udazkenean.
w1969 (Itzulpena)