Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tamariza eta pikondoa I (amodio galduak)
Tamariza eta pikondoa II (denboraren marka)
Egunen batean beharko dugu pausatu
Gure uharteak iazko xarma ia dena galdu du
Yoknapatawpha-ko kondat-herrian
"Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa"
Itsas aurrean egin nuen ametsa
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tamariza eta pikondoa I (amodio galduak)
Tamariza eta pikondoa II (denboraren marka)
Egunen batean beharko dugu pausatu
Gure uharteak iazko xarma ia dena galdu du
Yoknapatawpha-ko kondat-herrian
"Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa"
Itsas aurrean egin nuen ametsa
Zoriona, zorionttoa
Kantatu nahi dut kanta bat
axola gabe
inorentzat
haizeari beharbada
beharbada itsasoari.
Edozein blues
azken modako airea,
hoxkira honek ene gorputzean iraun artio
eguzki eskax hau ezkutu artio.
(Dios, zer da zoriona zorionttoa atsegina?)
Minutu batean ardurarik gabe egotea minutu honetan
ixtantearen laburrunean.
Edozein gauza zoriona da
zorionttoa
besterik ezean.
Edozein une ona da bizitzea
Edozein kanta axolarik gabe kantatzea:
koblatzen dudalarik
(aire banal bat)
zaude loak harturik
gauezk' ametsa bezala
ene kantua zautzula.
w1962 (Liège)