Urratsez urrats zeharbidetan barna
ilunabarrez bidagurutzerat iritsia
eta beti bezala
hautaren osin atalasean geldia
zalantzaren zirimolan,
eta bide bat hautatu-eta
erakargarriagoa bazter utzia,
barda bidagurutzean
bazen ederkiro margotu mihise zabala
bertako isiltasunaren itsasoan
orbelean biderik gabeko oihanean
nasai zure lizuna,
eta irudia hain zen bizia non
zure idera Ederra
mihiseko muga zeharkatuz
abian bainaiz zurekilako menturan.
w1995