Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Oinetako lur hau jabilt ikaran!
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Oinetako lur hau jabilt ikaran!
Bizkaia maite
atzo goizean ikusi zintudan
soineko xuriz jauntzia
buruan orlegi, bihotzean sua
lirain, sendo, eder
nire gogoaren ertzetik pasatzen,
zure usain gozoa
lana, amodioa, itsasoa
nire baitan sartzen,
atzo goizean entzun nuen
zure berbaren oihartzuna
zure kantaren fereka
bihotzean kilika
eta oihartzunaren haunditasunean murgilduz
joan nintzen jauzika, hegaka,
barda arratsean
arbasoen baratzaren ondoan
bertsotan eta dantzan lotu zinen
alai, piper eta gatz
sabel emankor
iturri ugaria,
Bizkaia maite
atzo goizean ikusi zintudan
soineko xuriz jauntzia
buruan orlegi, bihotzean sua
olerkari penatuaren gozo eta mina
amodio eta kanta,
zure berba leun
zure gatzaren bizia
zure burdinaren goria
dira gaur niretzat aterbe.
w1975
Musika: Benito Lertxundi