Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Oinetako lur hau jabilt ikaran!
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Oinetako lur hau jabilt ikaran!
Goiz hartako zure azken potaz
ametsa oroitzapen mikatza bihurdikaturikoan
ezin negarrik egin
sobera agorturik jada argisentian,
eta labirintotik jalgi nahiz nintzen bermatu
beti bezala gelditzeko, ai, atalasean,
Ulyses bat bainintzan
Peneloperekin nahi kantuz
dantzan itsas ezezagunetako laminekin
hil eta bizi, itzurian joan eta jin,
egunen batean, alta, hondartza hartarat
artez, izpliguz eta erranberoz jauntzi
isiltasunaren eremuetarat
oraino ere iritsiko naizelakoan nago
amodio-asekaiztasun hutsez beterik
herioa ere zeharka tronpaturik
iruzurraren marroan eroria, baina,
eta beti ere sagarrondoak eder dira loretan
xintaka kantan txoriak.
w1995