Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Oinetako lur hau jabilt ikaran!
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Oinetako lur hau jabilt ikaran!
Nik ez dakit
zer epeltzen zautan
udazkeneko ilunabar gorritsuetan,
nik ez dakit
zer bustitzen zautan
euri zara-zara ari duenean,
nik ez dakit
zer inarrosten didan
udaberriko neskatila airosak,
nik ez dakit
zer jazartzen zautan
gizaki batek besteari
arnasa estutzen dionean,
nik ez dakit
zer artaldetatik noan iheska
bakardadean galdurik nabilenean,
nik ez dakit
zer den
betikotasunak biharamunik ez izatea,
nik ez dakit
zer den
lurperatuen ezerezaren eza,
nik ez dakit
zer garen, norat goazen
ez eta nondik gatozen,
baina bizitza
goizeko ihintza
bukaerarik gabeko borroka
maite dut eta nahi dut bizi.
w1975-76