Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-22-3
Jose Angel Irigaray
1942, Iruņea
 
 

Min ematen daut han

mundua gizadia den hartan

gizadia nikeriaz, zikoizkeriaz, doilorkeriaz

arrandius eta ergelki hornitua den hartan

min bizia ematen,

eta gizakia

beste edozein izaki baino amiño bat gehiago

dut maite,

beste izakiak baino aise gehiago

dut oinazez erdein-gorrotatzen,

 

bai, min garratza dut han

bizia gu den hartan.

 

w1995