Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Oinetako lur hau jabilt ikaran!
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Oinetako lur hau jabilt ikaran!
Kondairazko ihauterian
(Zatia)
Eta kondairazko ihauteriaren hasieran sua dantzari zen
eta ura kantari
hutsaren gauean
denboraren mugan,
eta etorri zen eguna
ortzeguna
iduzkiak argitzen eta biziarazten duena
eta etorri zen gaua
ortzirala
ilargiak ferekatzen eta hilarazten duena
ludiaren aro luzean,
hazitik bihia
eta
hutsaren hautsez
uraren urez
lurraren lurrez
bizitza da hasten atzo goizean,
han-hemenka ustegabeko emankortasuna
hats eta taupadak
han hemenka izakiak
urean, lehorrean, aidean
gizadiaren aurrekoak
sortzearen sortzez
bizitza sortzearen eromenean
ihauterian,
tokian toki sortzen, hazten, hezitzen
herriak osatzen
sinesteak azaltzen,
eta herri guztiek badute beren enparantza
ele, soinu eta dantza.
w1977