Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Oinetako lur hau jabilt ikaran!
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Oinetako lur hau jabilt ikaran!
Hemen heldu gara
kondairan barna bidez bide
itsasoaren gainetik hegaka
urratsez urrats
ilunabarretik ilunabarrera
gorri, orlegi, eta ñabar
hemen heldu gara
trumilka eta bakarka
etxerik ezaren semeok
asekaiztasunaren alabak,
mendez mendeko uztaren emaitzak
sabaian ditugu gorderik
pipiak janak
itaxurez josiak,
ai, kondairaren karriketan galdutako arnasa!
Bitartean,
euriak laztantzen ditu
gure bizkar penatuak,
Brahms entzuten dugu
iturri agortuaren ondoko mugarrian jarriak,
trikitrixa dastatzen
gure herriko arkupeetan,
amodioa urrupatzen
itsas-ertz lanbrotsuetan
zehar-bide galduetan...
Hemen heldu gara
oinez
ilunabarretik egunsentira bidaiatzen
bidez bide kontu kontari.
w1977