Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-22-3
Jose Angel Irigaray
1942, Iruņea
 
 

Ergela ni,

oraindik ere ametsaren liluraz lotaratzen

oroitzapenaren urregorrizko gazi-gezaz mintzen

atsaldeko iduzkipeko hondartza luzean

harat-hunataka

amodioak osatuko nauelakoan,

 

ergela ni,

oraindik ere gizadiarenganako sineste lañoz

bihotza hesolaren galdurruan

emateko prest nagoke-ta

lau haizetako bizi hatsak

haren hoberenaz bazka daitezen,

eta jukutrian eraiki gizaterian

elea nekez salbabide

gizatasuna oinarri,

ezin oraindik jainkorik ezean

Dionisos, baina, txerren bilakatua aspaldi,

beharrik eta herri kanta eta dantzak badiren

mahats ondoko lagunarteak

beharrik eta are sinfonia ederragoaz

—itsas orroa, oihan urrin, haizearen firfira—

zora naitekeen isiltasunean,

 

ergel handia ni,

bestela ez bainaite, ez baitut nahi besterik.

 

w1995