Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Oinetako lur hau jabilt ikaran!
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Oinetako lur hau jabilt ikaran!
Izan nahi nuke
atzo, egun, bihar
denboraren gauean eta egunsentian
hegaka ibiltzeko,
izan nahi nuke
ilargi eta iduzki
euri, elur eta laino
ortzimugatik ilunabarrera
jauzika aritzeko,
izan nahi nuke
mendi, ibar
zelai, zuhazti eta harkaitz
itsaso, erreka, ibai
gure lur osoa
izan ahal izateko,
izan nahi nuke
arrano, urzo, sai
hartza, otso eta azeri
orein eta amorrain
bizidun guztien taupadak
nire bihotzean senditzeko,
izan nahi nuke
hangoa, hemengoa
emakume, mutiko eta neska
gizadiaren haunditasunean
murgiltzeko,
izan nahi nuke
arnasa, kanta, dantza
sinfonia, opera
eskultura eta margo
karrika eta baserri
diren gauza guztien urdin-ñabarrean
betirako desleitzeko,
izan nahi nuke
mezulari
gure mendetako mina adierazteko,
laboraria eta goldea
gure baratza iraultzeko eta ereiteko
lemazain
gure itsas-ontzia kai onean sartzeko,
izan nahi nuke
ihauteri
izan ez naitekeena izateko.
w1977