Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-22-3
Jose Angel Irigaray
1942, Iruņea
 
 

Bizitza uretan hasten da

eta gu uretan murgildurik, sortuak, mamituak gara

lur amaren, emakumearen, sabelean,

hantxe hasten da gozoa,

han amodioa eta gerla iluntasunean desleiturik,

eta nahigabe bizi tutuaren barna gertatzen zara

argia amets

bizi irrikak eraginik,

eta gero aidean makurra loratzean

kosmozko bidaiaren zentzua galtzean

axolagabekeriaz

ilargiari beha une hura ohoratu beharrean duzu gaitzesten,

eta grinaz beteta

bizitzaren zentzuaren berreskuratzeko

talai baten xerka zara ematen,

Afrikako beltzen antzekoa

Australiako eta Ameriketako

jatorrizko biztanleen tankerakoa,

harri aroko euskal artzainen gisakoa,

behin eta berriz ohartu gabe zoldaz itsuturik zaudela

hori ez datzala nehorengan, ez nehun ere

toki guztietan

zure baitan baizik.

 

w1977-79