Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Oinetako lur hau jabilt ikaran!
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Oinetako lur hau jabilt ikaran!
Nola xin, kala fan
Erronkariko ibaxa
oi zer ibax handia!
Zazpi hiri berex
batruk zazpiak,
aretxak, biltzarrak
guziuak bat
guziuak igual
bagoak eta lerrak,
ardien xaxgiua
gairon gairona
otso eta hartza, ardaua, ganzta
almadiak eta zunrezko trafikiua,
kantxoin xaharra
ttun-ttuna eta iantzak
andere ederrak
kikosoa eta zorria,
korietarik
eta beste anitxetarik
ez ote obrorik?
Nola xin, kala fan
konek merezi du
erratea anixkotan,
heltu bikala
aitzina fan,
Erronkariko neabea
jein eta jabea
ez tuzia elerran nahi
aspaldiko mintzoa?
Ezka eta Ezkaurre
mila urtetan aurrez aurre,
erraidaitazu mendi Ezkaurre
argizai beteko gai luzeetan
zure beitarte dundua
Ezkaren ur garbieki
amodiozko mattoan josia tzularik
zer ele-erranez ari zreia?
Zer elez Belaguako mozoloak
bortiuko belaginak
neskenegunetan akelarrean
elkartzen zreitenean?
Hodeiak, durrundak eta erraizoa
egin zazei erauntsia,
errekak, ugatxak
arbolak eta mendiak
izorrotan dokezuen indarra
noiz erki behar tuzei?
Nablara batez eskiuan hartruk
moztu omen zeitzien buriua
Abderramanen semea,
moztu deikuie mihia
erronkariko jentia,
eta artzainak bortiuan
kango onletan baratra
xitan dren xuberotarreki
erdaraz ari dra
ai! Mendigatxa handia
uskarareki fan zinena
zu bikala
ekun izan bagunu dozena!
Nik zureki nahi nokezu
Uztrotzeko neskatila
bortiura fan igartra xunto
iturrira fan
ur berriaren bila,
erraidaitazu Ederra
bortiura zoazilarik
ez tuzia kandik ekustan
uskara abantxu hilik
kemendik badoaiela?
Ez tuzia sentitan negarra
kan goiti uskara
kemen beheiti erdara?
Uskara gaixoa norat yoa
Erronkaritik urrin
beste lekuetra?
Gatxa ote da yiretako
kebengo negiua?
Erronkariko negiua
tenpra luzeegia,
noiz heltuko da
guziuendako bedatsia?
w1975-76