Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Oinetako lur hau jabilt ikaran!
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Oinetako lur hau jabilt ikaran!
Tokian toki itsatsitakoa
izan ohi da
gizakiaren oroitzapena.
Bizitzan zehar
ikasten eta ikusten dituen gauzak
itsasten zaizka
eta bere zerbait bihurtzen.
Ni lur honetan
nabil,
han-hemenka
bazter guztiak
nire baitara bihurtu nahiz,
gure lurraren hatsa
usaina
lurrina
gure lurraren mendi, zuhaitz
erreka eta ibai
alor, etxe eta hiri
soro eta eremu
arto, iratze, ardantza eta gari,
gure lur honek
bizkarrean dituen bazter guztiak,
gizakiak eta gizakienak,
nituzke nireganatu nahi,
denak
kolkoratu nahi ditut
emeki
astiro
sakonki
nire oroimena ez dadin ahantz sekula,
nirekin bat egin daitezen,
bihar ilunabarrean
betirako loaren ametsean
haietako bat izan nadin munduko ihauterian.
w1977