Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-22-3
Jose Angel Irigaray
1942, Iruņea
 
 

Ur goiena

ur barrena

jaundonejoaneko

akelarre itxurako ilargiaren iturri,

etxe honetan sar dadiela

urarekin osasuna

urarekin osasuna

etxe honetan askatasuna,

 

urak sua hil eta

suak ura,

biak biziaren hazi

biak bizigarri,

 

ur kantari

su dantzari

biek atxiki behar elkarri,

ur goiena

ur barrena

nik sua estali

bortan bedi harri

          bedi zur

          bedi ur

baina nik sua estali

uraren gainetik

uraren azpitik

uraren barrenetik,

 

suzko iturri

bizibidezko ur

jaundonejoaneko

akelarre itxurako

otoitz bizigarri.

 

w1977