Orain arte banaiz
eta, banaizela
paper honetan nahi dut
idatziz, azaldu,
duda-mudatatik
irten nadin ere.
Orain arte banaiz,
eta bitartean
zerbait esan nahi dut:
banaizen oroipen hau
ez dudala horren
aspaldiko ere.
Banaizen ustezko
kredo hau ez dakit
noiz artean ahalko
dudan baieztatu,
ez bainaiz sentitzen
luzaroko ere.
Iturritik irten
eta maldan behera
nolabait dihoan
ur-hari apala
naizela dirudit
inondikan ere.
Uraren galtzeko
arriskuak zenbat
diraukeenik inork
inolaz ez daki,
asma-ezin hainbat
dira izan ere.
Baina azken batean
gal daitekeen ura
ez da desegiten.
Baina nik ez dakit
uraren antzeko
guztiz naizen ere.
w1985-89