Begiratu dot, ta, ixiltasunak
bakartasunez bildurik nauka.
Klaustro mortuan gelditasuna:
aize gabeko ur lo bat dago.
Ez dagi arnas aide argiak
ez-ta zirkiñik mututasunak.
Noizik-beiñeko pausoek, praille bakarra,
gereiza dira..., gauza baiño.
Sortzen ez diran berbak badautse begirunerik
zerraldo datzan aide zuri ta santuari.
Begiok emen. Begiok, diñot,
eta arimea jabetu jataz, entzumen utsez,
amestu nitun bazterrak baiño arutzagoz.
Eta biotzak
komentutzar au, neurea, diño,
gogobete ta nagusikiro,
berekaxa.
w1961