Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-21-5
Bitoriano Gandiaga
1928, Mendata
2001, Arantzazu
 
 

Euskaraz idatzi gura dudalako

besterik gabe dut idazten euskaraz.

Euskara berriz

besterik gabe maite dut.

Euskararen etorkizunaz baino

naiz euskararen orainaz

arduratzenago.

Ahal dudan zotzez ez baldin badut idazten,

zotz horien indarra izango du gutxiago,

eta hala igaroko da ahulago

ondorengoen eskuetara.

Euskaraz idatzi,

euskarari indarra emateko

idazten dugu.

Geure indartxoa diogu

itsasten,

geure bizitzaren zatitxoak

dizkiogu ezartzen,

zatiak ezezik

bizitza berebizikoa

ezarri nahi diogun arren,

ahalmenik ezaren seme

urriok.

Utopia, kimera?

Gure maitasunak aukeratu

zuen maitekizun maitegarria

euskara bera da ta,

aurrera.

 

w1985