Nire ikusmenak
ez zuen
lineal trazadutako
begirik.
Nire ikusmena
hedaduran galtzen zen,
gauzen dimentsiorik
lerro zurrunki ebakitan
inoiz enmarkatu gabe.
Orain zerua bera
neurritan ikusten dut
bere katilutasun
altu ta zabalean;
ta hiru dimentsiotako
lehia larri baten
sujetutasun kubikotan
gizona.
w1977