Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-21-5
Bitoriano Gandiaga
1928, Mendata
2001, Arantzazu
 
 

Ni bai, ni politiko naiz,

baina ez naiz

edozein arbola baino

politikoago.

 

Arbolaren arioko

politikaz bestelako

politikarik ez dut,

baina bai horregatio

arbolak hainbesteko

bizibeharretiko

minimum gutxi batzuk

defendatu beharrik.

 

Euskaldun sentitzen naiz

oinetatik bururaino,

sortu ninduen lurra

maite dut sakoneraino,

eta airea behar dut

arnasaz birikak

bete ahal izateraino.

 

Aitortzen dut lurralde

erdarak hartu honetan

larri bizi naizela

kalean, gizartean

eta sarri

Aizkorri maldetan bertan.

 

Eta esan egiten dut

bizi dudan lorra

eta ni bezalatsu

euskaldun diren horretan

malbizi direnena.

Geuri dagokigunez

bizi ahal izateko

behar adina lasaitasun

opa dugu ta eskatzen

nahitaez ezinbesteko

halabeharrez.

 

w1985-89