Poematxuok ba-doaz,
zer nai daben jakin gabe,
neure arima au bidez doan lez,
arantz eta lore.
Arantz eta lore doaz,
ez euskaldun-biotz gabe...
Euskaldun batek zer gura dauan
gatx jakin leiteke.
Ezin aitu poema ok
biozkaden barri gabe.
Elorri berak lore ta arantzak...
Pozak, miñen ume.
Elorri-loren tankeraz,
txiki ta, eskasik gabe,
batzuek laiñoz, besteak argiz
edegi dirade.
Baiña loreak ez dira
zabaltzen zentzunik gabe...
Zergaitik diran... itaundu
egin bear jakee.
w1961