Fikziraultzaileak
Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa
Azaleko irudia: Idoia Beratarbide Arrieta
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
154 orrialde
978-84-19570-51-2
Kamikaz Kolektiboa
 
 

 

15. RENATA HIL, HIL

 

 

(Ezlekua. renata espazio huts batean sartzen da. Lasai dator. Espazioa begiztatu ondoren argi bat pizten da. renata publikoari begira geratzen da.)

 

renata:

Ortzimugak su hartzen duenean

begietan indarra

erraietan pindarra

Haizeak putz eta puztu

haizeak putz eta garra

 

Hasi zait marmarra

bueltaka barneko gurpila

eta aterako da gauza pila

ikusiko duzu

han urrunean

ortzimugan... bonbilla!

Eta zure begietan taka!

Erraietan txinparta

Eta haizeak putz eta puztu

haizeak putz eta zarta!

 

Eta erreko balu, balitz dena?

Eta ke balitz naizena?

Hits hats huts hauts

Lur eta errauts

Eta edozein momentutan

berriz ere ortzimugak su hartzen duenean

Haizeak putz eta

hasiko da marmarra

ziur

 

Agur-Ben-Hur.

 

(Argiari jarraitzen dio. Musika gora. Iluna.)