
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Espe Lopez
HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI
La flor y Renata, Harkaitz Cano
Hitzostea, Odei Barroso
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Espe Lopez
HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI
La flor y Renata, Harkaitz Cano
Hitzostea, Odei Barroso
7. MATANZA
(Irudiak amaitzean hirurek Fikzioaren Eremua apurtu eta Errealitatearen Eremura sartzen dira gogotsu. Soinua geratu eta argia aldatzen da.)
iraia: Iritsi da momentua, neskak.
amancay: Gaur azkar pasa zait.
erika: Ni a tooope nago.
amancay: Zuek uste duzue beraien iruditegia ongi landu dugula? Gertatuko dena ulertzeko gai izango dira?
iraia: Agian bai, agian ez…
erika: Begiratu horra. Hor daude. Kanonak ezartzen, diru-laguntzak banatzen, kaspa, kaspa eta kaspa.
iraia, amancay eta erika: Kaspaaaaaa…. Aaajjjjjj.
erika (publikoari): Plazer bat izan da...
amancay: Neskak…
(Eskuak bihotzean Titanic protokoloaren notak abesten dituzte.)
iraia: Eta orain bai, inoiz ikusi duzuen ekintza sinbolikorik iraultzaileena bizitzera zoazte. Hemen ere gure urratsa lagako dugu.
(amancay, iraia eta erika, Errealitatearen Eremuan The mission pelikulako soinu banda dantzatzen hasten dira beraien misioari ekin aurretik. Eszena honetan dena off ahotsetan grabatua dago eta hirurek gorputzekin komiki eran eta ahoa mugituz esaten dituzte testuak.)
iraia: Ikusten dituzue?
erika: Bai. Erabaki berriak hartzen ari dira.
amancay: Berandu baino lehen sartu behar dugu.
iraia: Zer uste dute, gure iruditegia kutsatzen jarraituko dutela?
iraia, erika eta amancay: Kar-kar-kar-kar...
amancay: Kabroi alaenak.
erika: Zintzoak dirudite baina uste baino manipulatzaileagoak dira.
iraia: Kaspa, kaspa eta kaspa.
amancay: Nik bai ekarri diedala kaspa.
erika: Misioari ekiteko prest?
iraia: Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, baina bai.
amancay: Sar gaitezen, neskak!
(Fikzioaren Eremura sartzen dira hau suntsitzeko asmoz. amancayk joshua hartzen du.)
joshua: Nortzuk zarete zuek?
erika eta iraia: Kar-kar-kar-kar... Nortzuk garen? Fikziraultzaileak!!!
joshua: Musu erromantikoaren teknika!
(erikak eta iraiak musua saihesten dute.)
iraia (ERIKAri): Hau zuretzat da.
(erikak joshua musu luze batez akabatzen du. amancayk besarkada bat ematen dio erikari.)
erika: Mingain musu luze hilgarriaren teknika.
(iraiak paul hartzen du, ibilera ankerraz, eta amancayk mahai gainetik.)
iraia: A, a, a...
amancay: Kontuz, basikoegia da!
(iraiak paul amancayri bota eta honek mahaian uzten du. paul eta handerren atzetik agertzen da erika.)
erika: Kaixo, mutilak! Hau ez zenuten espero, ezta?
(amancayk paul eta erikak hander hartzen dituzte.)
iraia: Titiekin akabatuko zaituztet, zerri alaenok! Titikada!!
(iraiak paul eta ondoren hander akabatzen ditu titiarekin. paul eta handerren erreakzioak.)
iraia: Ez zenuten espero nire titi txikiekin akabatzerik, e! Kar, kar, kar, kar.
(nigel sofaren atzetik ateratzen da iraiak eta amancayk elkar besarkatzen duten bitartean. erikak sadguru hartzen du.)
amancay: Kontuz, neskak, orojakilea hurbiltzen ari da. Poesiarekin akabatuko dugu! “Zure begiek mintzen naute, zure ahoak beldurtzen nau...”.
(sadguru erortzen da baina ez da guztiz hiltzen.)
amancay: Ez da hiltzen, orain da momentua, atera Naomi Wolf!
iraia: “Lo que las niņas aprenden no es el deseo de otro ser, sino el deseo de que las deseen. Confunden desear con que las deseen”.
(sadguru hil egiten da.)
amancay eta iraia: Fikziraultzaileak!
(nigel aulkiaren atzetik ateratzen da besoak altxatuta.)
iraia: Kontuz!
nigel: Neskak, ni zuen aliatua naiz.
(amancay eta iraia elkarri begira.)
nigel: Obra bat idatzi eta zuzenduko dut non emakume bat izango den protagonista. Edo bi. Zuen gauza horiek kontatuko ditut.
(nigel, hitz egiten ari den bitartean, helikopteroan abiatzen da.)
nigel: Kar-kar-kar-kar. Beti erortzen zarete, enpatika zikinak.
amancay: Kaka zaharra.
(iraia eta amancay helikopterora igotzen dira. amancayk atzetik heltzen dio nigeli.)
amancay: Agurrik ez, ala?
(amancayk iraiarengana jiratzen du nigel. iraiak aurpegitik makillajea kendu eta nigeli botatzen dio.)
nigel: O, ez, makillajearen teknika ez, mesedez. Ez dut ikusten!
(iraiak nigeli makillajea botatzen dio, nigel erdi itsu. Helikopterotik erortzen dira denak. nigel arrastaka.)
amancay: Begiratu nire zimurrak.
iraia: Begiratu nire inperfekzio hau ere.
(nigelek ezin du gehiago, ziplo erortzen da. Musika epikoago bat.)
amancay: Neskak, gozatu dezagun eginiko obraz.
erika: Garbi-garbi geratu da.
iraia: Egina dago, egin beharra zegoen eta egina dago.
erika: Fikzioaren espazioa irabazi dugu.
amancay: Eta orain zer, neskak?
iraia: Orain dena dago egiteko.
erika: Orain, espazio berri bat eraikitzeko unea iritsi da.
iraia: Bizi berri bat.
erika: Gizarte berri bat.
amancay: Izaki berri bat.
iraia: Baina posible ote da?
erika: Orain ezin gara errenditu. Ausartak gara eta ausartak izango gara.
amancay: Izaki berri horri bizitza emango diogu eta baita espazio bat ere.
iraia: Neskak, haurdun nago.