Fikziraultzaileak
Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa
Azaleko irudia: Idoia Beratarbide Arrieta
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
154 orrialde
978-84-19570-51-2
Kamikaz Kolektiboa
 
 

 

6. PORNOA

 

 

(iraia, erika eta amancay, ile-apaindegiko buruak lagun, postura sexualetan. Postura bakoitzaren amaieran irribarre handi bat marrazten dute publikoaren aldera.)

 

Lehenengo irudia: Paul eta Nigel gizonezkoak tente daude eszenaren erdian, bostekoa ematen diote elkarri. Iraiak zakila jaten dio Pauli. Zortzi mugimendu errepikakor.

 

Bigarren irudia: Hander gizonezkoa plataforma gainean, aulkian eserita hankak zabalik. Amancayk zakila jaten dio Sadguru gizonezkoak honi atzetik ematen dion bitartean. Zortzi mugimendu errepikakor.

 

Hirugarren irudia: Joshua plataformaren erdian eserita hankak zabalik. Iraiak eta Erikak zakila jaten diote biek batera. Zortzi mugimendu bortitz.

 

Laugarren irudia: Hander plataformaren gainean zutik. Amancayk zakila jaten dio, Erikak, belauniko, alua zurrupatzen dion bitartean. Zortzi mugimendu errepikakor.

 

(Buruak plataforma gainean utzi eta mugimendu sentsualekin Fikzioaren Eremua zedarritzen duen marrara gerturatzen dira. Argien aldaketarekin batera Errealitatearen Eremura egiten dute salto.)