Fikziraultzaileak
Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa
Azaleko irudia: Idoia Beratarbide Arrieta
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
154 orrialde
978-84-19570-51-2
Kamikaz Kolektiboa
 
 

 

8. IZAKI BERRIA

 

 

(“Izaki Berria” rapa entzuten da. iraia, erika eta amancayren une musikatua.)

 

Errepika:

Badator badator izaki berria

badator badator prest al da herria

badator badator izaki berria

badator badator badator

 

1.kopla

Izaki berria gure esperantza

bere erritmora egingo dugu dantza

antza iparra galdu dugu

baina egon seguru bera da gure iparrorratza

 

eta orratzak xista, itzali telebista,

piztu argiak badator protagonista.

Egin diezaiogun ongi etorria

salbatzaileak behar du alfonbra gorria.

 

Sukaldatuko du inork baino hobe

zenbat zapore eta balore

Belar txarrak bihur ditzala lore

Ibilian dotore kili-kilitan doktore

 

Umoretsu irrifartsu ta jator

ezetza jaso arren bera beti baikor

gizakion bizitza aldatzera dator

eta berari zor izango gara nor!

 

 

2.kopla

Ze sexu, ze joera, ze genero,

holako galderarik berari ez egin gero

alde bakarrera joan behar ote da edo?

Identitatea eraikitzen du egunero

 

Berri dezala mapa jada garaia da-ta

hil garelako dator bere sortze data

baldintza zaharrekin talka

kultura irauliko du berriari tiraka

 

Aberastasuna ez du neurtzen eurotan

entzuten du askotan barne hortan

zer gertatzen den gure bibraziotan

ametsak ez gaitzala harrapatu lotan

 

Ezarritakoa da estatikoa, hitsa

Irekiagoa ez ote da bizitza

Helduko da fikzio zabala eta anitza

Guztiok izango dugu hor hitza