
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Espe Lopez
HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI
La flor y Renata, Harkaitz Cano
Hitzostea, Odei Barroso
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Espe Lopez
HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI
La flor y Renata, Harkaitz Cano
Hitzostea, Odei Barroso
1. JAIO DA RENATA
(Iluna. offeko ahotsean parkak. Argiak apurka eszena agerian uzten du. Gaueko izar entzuten da. Eszena argitzen doan heinean familia bat ikusten dugu gabonetako jaiotza irudikatuz. aita eta ama, azken honek haurtxo txikia besoetan duela, pozarren ageri dira.)
parka 1: Gau ilun batean,
parka 2: …hiri zaratatsu baten erdian,
parka 3: …Renata izeneko haurtxo txikia jaio da.
(Haurra negarrez.)
parka 1: Alboan ditu Ama eta Aita guraso maitagarri ederrak…
(Hasperena.)
parka 3: Haurtxo zoragarri hau ez da nolanahikoa.
parka 1: Haurtxo zoragarri honek badu dohain bat.
parka 2: Inork ez daki oraindik, baina bera izango da…
parka 3: …galbidera doan mundu ero hau eraldatuko duen izaki berria.
(Barre jostariak.)
parka 1: Udazkeneko egun euritsu batean,
parka 2: …haizeak dinbi-danba leihoak kolpatzen dituen bitartean,
parka 3: …katuak miaaaaauuu,
parka 2: …kanpai hotsak,
parka 1: …eztula!
parka 2: Dortokaren koska.
parka 1: ximist!
parka 3: burrun!
parka 2: kaput.
parka 1: 28 urterekin…
parka 3: …hilko da Renata.
parka 2: Eta orduan…
parka 1: Orduan hasiko da dena.
(Barre jostariak. Iluntasuna.)