
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Espe Lopez
HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI
La flor y Renata, Harkaitz Cano
Hitzostea, Odei Barroso
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Espe Lopez
HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI
La flor y Renata, Harkaitz Cano
Hitzostea, Odei Barroso
5. EHORZTETXEA
(ehorzlea sartzen da renataren gorpua dakarrela. Ondoren, ama eta aita sartzen dira negarrez.)
ehorzlea: Ongi etorri Agur-Ben-Hur ehorztetxera. (gurasoak negarrez hasten dira. ehorzlea kronometroari begira) Nahikoa da. Gainditu duzue negar-muga. Hartu arrosa koloreko pilula galeraren mina desagerrarazteko.
(Pilula hartu eta negar egiteari uzten diote. Berriz triste aurpegia jartzen hasten dira.)
ehorzlea: Ez egon triste. Lasai, gure gobernuak arazo guztiak konpontzeko soluzioa dauka, protokoloa jarraitu besterik ez dugu egin behar.
ama: Zer gertatu zaio?
ehorzlea: Tximistak begian jo du.
aita: Artista izan nahi zuen…
ehorzlea: Horrelako gauzak gertatzen zaizkie artistei.
(ama renata ukitzera gerturatzen da.)
ehorzlea: Ez ezazue ukitu. Begiratu, ikusi bakarrik. Ikusten?
(aita eta ama renataren ondotik pasatzen dira.)
ehorzlea: Nahikoa da. Begiratze-muga gainditu duzue. Aurrera jarraitu behar dugu, ezin dugu denbora alferrik galdu.
(Negarrez hasten dira. ehorzleak iragarkia jartzen du eta pilula bana ematen die lasaitzeko.)
iragarkia off: Pirulin X2-34: euforikoa, narkotikoa, haluzinagarria eta ondorio negatiborik gabea. Etxekoen heriotzaren aurrean, errealitatetik oporrak hartu eta buruko minik eta mistizismorik gabe itzultzeko aproposa. Doluan denbora galtzea, aberrazio hutsa da!
aita: Zenbat hartuko ditugu egunean?
ehorzlea: Aurreneko bost egunetan hartu nahi adina. Ez utzi minari etortzen. Utikan mina.
ama eta aita: Utikan.
ama: Atera dezakegu azken argazki bat?
ehorzlea: Bai, noski.
(aitak mugikorra atera eta renataren ondoan jartzen dira hirurak, selfie bat ateratzen dute.)
guztiek: Dindon.
(Argazkia ateratzearekin batera renata piztu eta beste pertsonaien ahotsak entzuteari uzten diogu. renata mahaitik altxatu, bere gorputza begiratu eta beste plano batean dabilela ikusten da. aita, ama eta ehorzlea badoaz.)