
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Espe Lopez
HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI
La flor y Renata, Harkaitz Cano
Hitzostea, Odei Barroso
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Espe Lopez
HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI
La flor y Renata, Harkaitz Cano
Hitzostea, Odei Barroso
Kamikaz Kolektiboaren bi antzezlan bildu ditugu liburu honetan. Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi eta Renata, biak arrakastatsuak. Lehenari buruz dio Espe Lopezek:
“Emakumeei buruz hitz egiteak erraza eman dezake, modan dagoela, egin egin behar dela. Baina, bestalde, nola egin hori biktimismoan erori gabe, panfletora jo gabe. Zaila da… eta, horrexegatik, betiere gai delikatua den horretaz mintzatzeko, modurik onena da esperientzia propioan oinarritzea, norbere bizipenei heltzea. Emakume guztiek dugu zer kontatua gizarteak sentiarazten digunaz. Ironiak eta egunez egun ikusten ditugun jarrera, pentsamendu eta argudioak hankaz gora jartzeko gogoak bultzatzen dute obra hau”.
Eta Renatari buruz:
“Zer gertatzen da gizarte batean, emozio negatiboak ezabatzen badira, hiltzea izapide soila balitz bezala estaltzen bada eta doluek une bat besterik ez irauten badute? Distopia orok errealitate urrun bat irudikatzen du, errealitatearen beraren alderdi adierazgarri batzuk ikusarazteko. Renatak heriotzaren tratamendua distortsionatzen du, agerian utzi nahi duelako gure gizarteak hura ezkutatzeko joera duela”.
Sakoneko gaiak modu ironiko eta bizian lantzen dituzten testuak biak.