Hildako haurra
Hildako haurra
Gotzon Barandiaran
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Diseinua: Metrokoadroka
2023, antzerkia
102 orrialde
978-84-19570-06-2
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2024, poesia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
 

 

Biografia

 

 

GOTZON BARANDIARAN ARTEAGA
(LARRABETZU, 1974)

 

      Euskal Filologian lizentziatu zen halako batean eta gaur egun euskararen eta bere kulturgintzaren langile autonomoa da. 2004an argitaratu zuen bere lehen poema liburua, Arrakalak izenburukoa. Hiru urtera Katamalo etorri zen, poema liburua hau ere. Bihotz Bakartien Klubarekin oholtzaratu zituen biak ala biak eta bigarrena zukutuz hiru disko grabatzeko ausardia ere izan zuten: Katamalo (2007), Erantzi (2008) eta Plateruena zuzenean (2014). Kontatu gura zuenerako generorik eraginkorrena zelakoan, bi eleberri ondu zituen, Errotik ( 2010) eta Gidariaren okerra ( 2015). Ordurako, bere herriko Kukubiltxo antzerki taldearekin lan egiten hasita zegoen. Hain zuzen ere, Kukubiltxok helduentzat eskaini zituen bi antzezlanen euskarazko bertsioak idatzi zituen. Jatorrizkoak Argentinako diktaduratik ihesi Ekuadorren exiliatu zen Aristides Vargas zuzendariak idatzi zituen: Haritzaren azalera zehatza (2008) eta Inorako bidaia (2011). Hitzen ahairea saiakera plazaratu zuen 2018an, zeinetan idazleen eta musikarien elkarreraginetik sortutako euskarazko kantagintza aztertu zuen.