Hildako haurra
Hildako haurra
Gotzon Barandiaran
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Diseinua: Metrokoadroka
2023, antzerkia
102 orrialde
978-84-19570-06-2
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2024, poesia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
 

 

6. agerraldia

 

 

(Udaletxean alkatea, prentsa-arduraduna eta mozkin. aguazila sartu da alkatearen bulegoan.)

 

aguazila: Alkate jauna, erabiltzaile batek geolokalizazioa ezgaitu du.

 

alkatea: Nor ausartu da!

 

aguazila: Oraingoz Artekaleko erabiltzailea dela baino ez dakigu. Baliteke gure fitxategian ez dagoen bat izatea, gazteren bat.

 

mozkin: Zoazte, urrundu eta galdu baino lehen. Galdekatu, atxilotu, erauziozue egia.

 

alkatea: Bai, zoazte, urrundu eta galdu baino lehen. Galdekatu, atxilotu, erauziozue egia. Ordubete barru txostena behar dut.

 

mozkin: Delitu larria da hori, Togetherkissingekoak ere ohartarazi beharko ditugu.

 

aguazila: Jakitun daude, jauna. Protokoloa da. Atxiloketa zuzenean Periscope bidez zabalduko dugu Twitterren eta hortik Togetherkissing eta “Denokgarabat” Whatsapp taldeko erabiltzaile guztiek jasoko dute abisua.

 

mozkin: Zoazte ba, ez denborarik galdu. Ahalegindu zaitezte besaulki berrien albisteak eragindakoa den edo ez ikertzen. Oker ez banago, urteak dira herri honetako biztanle batek geolokalizatzailea itzaltzen ez duela. Nire datuen arabera, berrogei bat urte.

 

aguazila: Albait arinen baieztatuko dugu datu hori, Mozkin jauna.

 

mozkin: Eskerrik asko. Baina zoazte, urrunegi ihes egingo dizue bestela.

 

alkatea: Zoazte, bai, ez denborarik galdu. A! Eta oposizioak ez du ezer jakin behar.

 

aguazila: Jauna, zuk ez duzu oposiziorik.