Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
17. agerraldia
(Aulkiak erreko dituzte Artekaleko plazan. Artekaleko auzokideak bizian hilik baleude legez jokatzen ari dira. Trantzean bezala ari dira erretzeko pilatu dituzten jesarlekuen inguruan; zonbien hileta dantza da! nahikari aulkiak erretzeko metatik kentzen ahaleginduko da baina auzokideek traba egiten diote.)
nahikari: Amama! Amama! Zertan ari zara?! Dolores! Dolores! Zertan ari zara!! Esnatu!!
(doloresek ez dio kasurik egiten.)
nahikari: Aita, aita! Esnatu!! Esnatu!!
(Behin eta berriz astintzen ditu dolores eta aita zein gainontzeko auzokideak, baina batek ere ez dio erantzuten. nahikari kukurrukuka hasten da, gero eta indartsuago, gero eta gogotsuago, gero eta gorago.)
nahikari: Esnatu!! Kukukurrukuuuu!! Esnatu!!
(Jesarlekuak erretzeko pilotik libratzeko ahaleginetan segitzen du, auzokideekin tirabiran. Azkenean, lauren artean geldiarazten dute.
Su ematen diete besaulkiei.
Bi grisek dolores besoetatik helduta besaulki ultramodernoaren kutxan sartu eta eroan egiten dute.)
nahikari: Amama! Dolores! Kukurruku.