Aurkibidea
Bariazio bati sarrera
Milan Kundera
LEHENENGO EKITALDIA
BIGARREN EKITALDIA
HIRUGARREN EKITALDIA
Aurkibidea
Bariazio bati sarrera
Milan Kundera
LEHENENGO EKITALDIA
BIGARREN EKITALDIA
HIRUGARREN EKITALDIA
Hirugarren eszena
NAGUSIA: Atseginez dizut erruki, Ostalari andrea. (Ipurdiko bat ematen dio.) Baina aldi berean, zoriondu egin behar zaitut, kontatzen oso ona zarelako. Gauza bitxia otu zait. Zer gertatuko litzateke, oraintxe larru karkailtzat jo duzun senarraren lekuan, ezkontide, hemen dagoen Jacques jauna bazenu? Bestela esanda, zer egingo luke, berritxu-hizjario batekin, ixiltzen ez den senarrak?
JACQUES: Aitona-amonen etxean egon nintzen urtetan egin zidaten gauza ber-bera. Oso jende serioa ziren haiek. Jeiki, jantzi, ta lanera joaten ziren. Bazkaltzen zuten eta lanera berriz. Gauean, amonak josten egiten zuen eta aitonak Biblia irakurri eta inork ez zuen ahorik irekitzen egun guztian zehar.
NAGUSIA: Eta hik, zer egiten huen?
JACQUES: Korrika ibili gelan ahoan mutur-lokia nuela.
OSTALARIA: Mutur-loki batekin?
JACQUES: Aitonak ixiltasuna nahi izaten zuen. Hargatik pasa nituen nik neure lehen hamabi urteak mutur-loki batekin...
OSTALARIA (bastidoretara buelta emanda.) Jean?
AHOTSA (bastidoretan): Bai...
OSTALARIA: Bi botila! Ez bezeroentzakoak. Barren-barrenekoak, zaharrenetakoak!
AHOTSA: Bale!
OSTALARIA: Jacques jauna, eritziz aldatu dut. Gizon xamurra zara. Ikusi zaitut mutur-lokia ahoan eta hitzegiteko amorratzen, eta bapatean, sekulako maitasuna sentitu dut zugatik. Badakizu?... Egin ditzagun pakeak. (Besarkatu egiten dira.)
Mutil bat sartzen da, JEAN, eta bi botila uzten ditu mahai gainean. Ireki eta hiru baso betetzen ditu.
OSTALARIA: Jaunak, zeuon bizitza guztian ez duzue ardo hoberik edango!
JACQUES: Ostalari andrea, gaztetan emakume elegantea izango zinen zu gero!
NAGUSIA: Lotsagabe halakoa! Gure etxekoandrea, oraindik da, emakume elegantea!
OSTALARIA: Ez dago lehengo konturik hemen. Sasoi batean ikusi bazenute! Baina uztagun... Itzul gaitezen Mme. de La Pommeraye-rekin...
JACQUES (basoa altxata): Baina edan dezagun lehendabizi txoratu zenituen guztien osasunera!
OSTALARIA: Pozarren. (Topa egin eta edan egiten dute.) Itzul gaitezen Mme. de La Pommeraye-rekin.
JACQUES: Ez Markes jaunaren osasunera edan aurretik, ze beldur naiz harengatik.
OSTALARIA: Ez zabiltza oker.
Berriz, topa egin eta edan egiten dute.