Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

TIRAKA

 

aspaldi erasandako soketatik

ari gara tiraka

zer ekarriko zer agertuko

ez dakigula

 

beharbada tren ugertu bat

oren zaharrez zamatutako bagoiak

errail kiribilduak eta

trenaren aurrean iragana amildegi eginda

 

edo arrastaka barku bat

azpian ur gatzitua dakarrela

hegazkinak eta zeruertzak

haratago eramango gaituzten ibilgailuak

eta bideak

 

jarrai dezagun tiraka

milimetroka zerbait hurbiltzen ari da eta

 

 

© Xabi Borda

 


www.susa-literatura.eus