Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

DESERTUAK ETA ITSASOAK

 

zu gabe ere hondarrezkoak izango ziren desertuak

itsasoak harat-honat dabiltzan arrain sardak

 

eta euriak beti bustiko du

 

zu gabe ere gorria izango zen eguzkia

lainoak bakarti doazen antzara galduak

 

eta haizeak beti lehortuko du

 

 

© Xabi Borda

 


www.susa-literatura.eus