Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ZIRRIKITU BAT

 

berriro esango dizut

gu ez gara

norbaiten bakardadea betetzeko

hor biraka ari den zementu bigundua

ez eta zutabe zurrunak

zeozeren oinarri edozeren euskarri

gu ez gara

adreiluak bata bestearen gainean jarriak

inor babesteko bere ostean

gu gehienez atearen azpiko zirrikitua

txarto zarratzen diren leihoak gara

sabai zulatu bat abenduan

 

 

© Xabi Borda

 


www.susa-literatura.eus