Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ERREPIDEA

 

gasolindegian utzi ditugu

berandutu egin diren promesak

eta berriro mugitzen hasi da errepidea

 

kristalean etengabe berregiten diren errekak

argiak piztuta daramatzagu eguerdian

distantziak hurbildu ahala handitzen dira

 

marra zuri eta seinale artean kateatuak

harat-honat ibiltzea askatasuna dela iritzita

auto berean goaz gu bi norantzetan

 

betile okertu bat nola

hala sartu zait asfaltoa begira

errazago labaintzen gara zoru bustietan

 

 

© Xabi Borda

 


www.susa-literatura.eus